3.3. Espezialistek umeei egiten dizkieten frogak:
Talde multiprofesionalek hainbat proba egiten dizkiete umeei: explorazio psikopedadogikoa, neurologikoa eta neurofisiologikoa.
Explorazio psikopedadogikoa
Explorazio honen bidez ondorengo diagnostikoak burutzeko aukera ematen digu:
• Diagnostiko diferenziala: erakusten digu zein puntuan dagoen hiperaktibitatea pertsona horretan: oso garatuta baldin badago, sintomak ahulak badira...
• Posizio diagnostikoa: erakusten digu nola eragiten dion umeari eta zeintzuk arloetan duen eragina.
Bi diagnostiko hauek egiteko hainbat proba egiten dizkiete. Garrantzitsuenak hauek dira:
Intelektualitate froga: umearen atzerapen mentala eta nolako rendimendua duen ariketen aurrean ikusteko balio du. Laberientuak, ezberdintasun bilaketa, berbategia, atentzio frogak... dira froga honen barnean agertzen diren zenbait ariketa.
Froga pedadogikoen bateria: umeak eskolan duen maila zehazteko balio du: irakurketaren abiadura, idazkeraren kalitatea, ortografi maila, matematika kalkuluen gaitasuna, matematika buruketak egiteko gaitasuna, ikasketa ohitura (testuak azpimarratzeko, hitzak definitzeko... gaitasuna)...
Froga kognitiboen bateria: prozesu kognitiboetan agertzen diren alterazioak ezagutzeko balio du. Froga honen bidez, umeak nola somatzen duen arrakasta edo frakasu eskolarra, nola eragiten dion, ikusi dezakegu. Froga honen barruan garrantzitsuena hau da: menpeko—burujabe tankera kognitiboaren arlo somakorra (umeari imagina batzuk erakusten zaio eta berak eskututa agertzen den marrazki errazago bat aurkitu behar du, baina, espezializatuek esaten diotena), tankera kognitibo erreflexibo edo oldakorra (ikusteko umea erreflexiboa edo oldakorra den. Umeari antzekoak diren 7 marrazki jartzen dizkiote eta aurkitu behar ditu berdin—berdinak direnak) eta malgutasun eta gogortasun kognitiboa (bere aditasun maila begiratzeko balio du. Gauzak azkar eta txarto egiteko joera baldin badu, edo astiro eta ahaleginduz).
Aditasunaren “deficit”—aren ebaluazioa: ebaluazioa hau aurrera ateratzeko, umearen estimuluak zaindu behar dira eta ikusi zenbat denbora pasatzen den estimulutik umea erantzuten duen arte.
Explorazio neurologikoa
Explorazio hau integrazio somakor higierazlean izan ditzakeen alterazioak ikusteko da.
Explorazio neurofisiologikoa
Elektroenzefalograma: honek hiperaktibitatea gaizkotzen duten alterazioak detektatzeko balio du.
Burmuineko kartografia: neuroimaginaren teknika da, burmuineko funtzionamendua ebaluatzeko balio duena.
Potentzialaren aierupena: bereizkeriaren, analisien eta kodifikazioen estimuluen gaitasuna ebaluatzeko balio du.